
Udaletxe demokratikoen etorrerarekin batera kirol herrikoia deitzen zaion fenomenoa agertu da gure gizartean, hau da, gure aisialdian funtsezko elementu bilakatu da kirol jarduera.
Eskaera horri erantzuteko asmoz, Kirol Instalazioen Udal Patronatu Erakunde Autonomoa eratu zuen Eibarko Udalak 1982. urtean. Erakunde hau gure hiritarrek kirola egiteko erakusten duten beharrari erantzuteko jaio zen eta era berean, erronka horri aurre egiteko beharrezkoak ziren kirol ekipamenduak eskaintzeko helburuarekin. Ildo honetan, gure hirian hainbat kirol gune eraiki dira, Ipuruako kiroldegitik hasita. Azken hau 2 fasetan eraiki zen: 1982ko azaroan eta 1985eko martxoan. Estali gabeko igerilekuak etorri ziren ondoren: 1989ko abuztuan eta Unbeko Kirol Gunea 1997ko abuztuan.
Guzti horregatik, esan dezakegu, Eibarrek zituen kirol instalazioen beharra asetuta dagoela.
1982. urtean jaio zenetik, Patronatu honek 3 ardatz izan ditu:
Hiritarrei arreta
Gestioan eraginkortasuna
Instalazioen kalitatea bermatzea
Ekintza politika honek oso emaitza onak eman ditu, eta baieztatu
dezakegu, gaur egun gure hiriak kirola modu berezian bizi duela. Guzti horrek
gure ibilbideari eusten laguntzen digu eta horregatik une honetan kalitatea
bermatzea da gure helburu nagusia.
Bere sorreratik Patronatuak Gobernu Batzorde baten bidez funtzionatzen du.
Batzorde horretako presidentea Eibarko alkatea da eta presidente ordea, berriz,
Kirol Zinegotzi Ordezkaria. Horrez gain, Eibarko udaletxeko alderdi politikoek,
Kirol Elkarteek eta Ikastetxeetako Guraso Elkarte eta Zuzendariek ere badute
ordezkaritzarik Batzorde horretan.
ORGANIGRAMA

Patronatu honen gestioa, bere izaera publikoa alde batera utzi gabe, bere
izaera mistoarengatik konfiguratzen da, helburuak lortzeko gizarteak eskaintzen
dituen aukerak aprobetxatuz. Gauzak horrela 13 langile propio ditu eta beste
37 azpikontratuekin, eguneroko beharrak asetu eta betetzeko.
GURE HELBIDEAK
| Ipuruako kiroldegia: Santaines kalea z.g. 20600 - EIBAR Telefonoa: 943 203 240 Fax: 943 202 705 |
Unbeko Kirol Gunea: Otaola z.g. 20600 - EIBAR Telefonoa: 943 701 506 Fax: 943 208 145 |
Orbea Kiroldegia: Paseo de Urkizu s.n. 20600 - EIBAR Tlf.: 943 030 015 Fax: 943 030 487 |
E-mail pmdeibar@eibarkirola.com
Web www.eibarkirola.com