
OSASUNA ETA ESTETIKA
Kirol Medikuntza
Saunak
Solariuma eta masajea
1982. urtean bere ibilbideari ekin zionetik, Patronatu honek Kirol Medikuntza Zerbitzua dauka; langile kualifikatu eta punta-puntako teknologiaz baliatuz kirol jarduera segurua eta atsegina eskainiko dizun zerbitzua, hain zuzen ere.
Zerbitzu honen helburuak, errendimenduzko kirolarietatik: klubak, osasunarengatik egindako kirolera arte doazenak, hauetxek dira:
Kirol jardueraren hasiera eta jarraipenerako balorazio
kardiobaskularra.
Oinarrizko kirol gaitasunen balorazioa.
Kirol lesioen tratamendua eta errehabilitazioa.
Bere lan esparrua honako hauxe da:
1. Kirol-medikuntza azterketak:
1.1. Atsedenean balorazio kardiobaskularra: atsedenean elektrokardiograma,
auskultazio kardiopulmonarra, tentsio arteriala.
1.2. Esfortzuan balorazio kardiobaskularra: esfortzuan elektrokardiograma,
esfortzuan tentsio arteriala.
1.3. Kirol gaitasunen balorazioa: indar erresistentzia, etb.
2. Banakako kirol planak.
3. Errehabilitazioa.
PREZIOAK
Azterketa medikua bazkideentzat.......................................................
27,05 €
Bazkide ez direnentzat azterketa medikua...........................................
43,70 €
Eibarko Kirol taldeei azterketa medikua.................................................
11,00 €
Azterketak taldeka (gutxienez 10 pertsona).........................................
34,35 €
Jarraipena bazkideei.........................................................................
14,05 €
Jarraipena bazkide ez direnei.............................................................
22,25 €
Ipuruako kiroldegian bi sauna finlandiar dituzu eskura; kiroldegiaren ordutegi berbera dute eta erabiltzeko ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea.
Sauna sesioak kasu guztietarako dira gomendagarriak, medikuak kontrakoa ez badu esaten behintzat. Honen inguruan zalantzarik baldin baduzu, gure zerbitzu medikura jo dezakezu eta gustuz hartuko zaituzte.
PREZIOAK
Bazkideentzat sauna............................................................
4,15 €
Bazkide ez direnentzat sauna................................................
6,35 €
Jubilatu bazkideentzat sauna (2)...........................................
2,50 €
Bazkide ez diren jubilatuentzat sauna.....................................
3,00 €
(2) Jubilatuentzat saunaren tasa 14.00ak arte aplikatzen da, ordu horretatik kanpo, bonifikatu gabeko tasa ezarriko da.
Ipuruako kiroldegiko solarium, masaje eta depilazio zerbitzuak, erabat berriztutako instalazioa dauka, sektoreko profesionalen ardurapean dago eta une oro eta konfidantza osoz, eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan aholkatuko zaituzte.

Osasun arazoengatik batzuk edo estetikarengatik beste batzuk,
uda luzatu nahi duten pertsonek punta-puntako solarium bertikala dute eta
oso denbora laburrean (5-10 minutu) modu seguruan eguzki bainuak hartzeko
aukera eskaintzen die.
Masaje eta depilazio zerbitzuetarako aldez aurretik ordua hartu behar da,
636 753985 telefonoan edo eraikuntzan bertan.