Nortzuk gara

Istoria, gure hasiera.




Polideportivo de Ipurua

Santaines kalea s.n.
20600 – EIBAR
Tlf.: 943 203 240
Fax: 943 202 705

Complejo Deportivo de Unbe

Otaola s.n
20600 – EIBAR
Tlf.: 943 701 506
Fax: 943 700 178

Polideportivo Orbea

Paseo de Urkizu s.n.
20600 – EIBAR
Tlf.: 943 030 015
Fax: 943 030 487

Frontón Astelena

Isasi s.n.
20600 – EIBAR





Udal demokratikoekin batera heldu zen kirolaren jendarteratzea gure herrietara, eta kirol praktikaren demokratizazioak nabarmen eragin izan du gure aisialdi ohituretan.

Eibarko Udalak, eskaera horri erantzuteko asmoz, Eibarko Udal Kirol Patronatua erakunde autonomoa sortu zuen 1982an. Herriko bizilagun guztien “kirola praktikatzeko” beharrei erantzuteko sortu zuten, eta noski, erronka hori gauzatzeko herriak behar zituen kirol instalazioak eraikitzeko baita ere.

Azpiegitura lanak abian jarri eta Ipuruako kiroldegia izan zen ireki zen lehen kirol instalazioa, bi fasetan zabaldu zituen ateak: 1982ko azaroan eta 1985eko martxoan.

1989ko abuztuan berriz, kanpoko igerilekuen irekiera heldu zen eta 1997. urteko abuztuan aldiz, Unbeko kirol gunea. 2007. urtean Udalak Astelena Frontoia erosi zuen, itxi ez zedin, eta azkenik, 2009an Orbea kiroldegia ireki zen.

Eibar udalerriaren kirol instalazio behar nagusiak aseak dira honez gero, gaur egun mantentze zein hobetze lanak besterik ez daude egiteke.


1982ko sorreratik hona, Eibarko Udal Kirol Patronatuak hiru lan ardatz nagusi izan ditu:

• Herritarren arreta zerbitzua
• Kudeaketa eraginkorra
• Instalazioen kalitatezko mantentze-lanak

Jarduera-politika horrek emaitza ikusgarriak eragin ditu eta ondorioz, gaur egun, kirolak gure herrian garrantzia eta esangura handia dauka; udal kirol zerbitzuak dira herriko bizilagun askoren topaleku eta Eibarko udala izan da -bere Kirol Patronatuaren bidez- hori lortzeko motorrik garrantzizkoena.

Adierazitako egoerak orain arteko lan lerroetan jarraitzera garamatza eta une honetan, gure helburu nagusia, gure zerbitzuak emateko prozesu guztiak egiaztatzea ahalbidetuko digun kalitatezko eredu egonkor baten ezartze prozesuan aurrera egitea da.

Sortu zenetik, Eibarko Udal Kirol Patronatuak alkate-udalburuak zuzentzen duen gobernu batzar bat du eta kiroletako zinegotzi ordezkaria da bertako presidenteordea. Eibarko Udala osatzen duten talde politiko guztiek dute ordezkaritza Patronatuan, baita, ordezkari bidez, hiriko kirol talde guztiek ere.